XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- Andere Matilde, jaiki al da zure neskatxa? - Zer ba, isuna jarri behar al diozu? - erantzun zion garratz andere Matildek.

- Ez, ez, ez da isun asuntoa. Gauza delikatu samarra da.

Eta Ulises azkarrak esperimentuaren helburua argitu zion, eskilarako laugune guztietatik, emakume zein haurrek eszena jarraitzen zuten bitartean.

Meletti jauna eta andere Matilde elkarren aurka hasten zirenean, seguru zen ondo pasatzeko moduko saltsa sortuko zela.

- Delikatu samarra diozu, gero? esan zion trufaz atalzaintsak.

- Zer esan nahi duzu, nire laztantxoa martzianoen espia dela? - Ez dut horrelakorik esan.

- Ez, ez duzu esan, baina nik horrelaxe ulertu dut.

- Azken finean, ez naiz ni ordenak ematen dituena.

- Isunak bai, ordea.

- Nire eginbeharra betetzen dut - oihu egin zuen sumindurik Meletti jaunak.

- Ba orduan aurrera, Maria Grazia, zapatatxoa probatuko duzu... Handiegi geratzen zaizu, e, kuttuna?.

- Orain, zoaz berriz ohera, amatxoren espiatxo hori.

- Eta orain neronek probatuko dut zapatatxoa.

- Baina andere Matilde, aginduak haurrena bakarrik aipatzen du.

- A, ez, errazegia litzateke haurtxo errugabeekin sartzea... Ea nirekin ausartzen zaren....

- Mesedez, zapatatxoa puskatuko didazu!.